Urtarrilaren 12an, aurtengo lehen gizon proba egin zen Larrakoetxe probalekuan. Han Erandiogoikoko Gorka de la Concepciónek eta Iñigo Aurrekoetxea “Gotxa” derioztarrak hartu zuten parte. Gorka Bizkaiko txapelduna da 110 kiloko kategorian; eta Gotxa, Euskadiko eta Bizkaiko txapelduna 85 kilo baino gutxiagoko kategorian.
Kirolariek 800 kiloko harri bana eraman zuten herrestan eta proba ahalik eta denbora-tarte laburrean iltze bi egitean zetzan. Parte-hartzaileak oso berdintsu ibili ziren, baina Gorka gailendu zen azkenean.