Koadrilla Txapelketa, Derioko jaietan

Aikor aldizkaria 2014ko mar. 25a, 09:23

Argazkia: Aner Mentxaka

San Isidro Derioko jai-batzordea Koadrillen arteko txapelketa antolatu du lehengo aldiz, herriko jaietako egitarauaren haritik. Azaldu diguten moduan, aurtengo jaietan zehar proba batzuk egingo dira, eta bertan koadrillak aritzea baloratuko da. Sari bi emango dira: 300 euro, irabazleentzat; eta 100 euro, bigarren gelditzen direnentzat. Txapelketan parte hartu ahal izateko, 16 urtetik gorakoa izan behar da. Lehian aritu nahi duten koadrillek mezu bat agindu behar dute sanisidrojb@gmail.com helbide elektronikora. Helbide horretan ere eskatu ahal da informazio gehiago. San Isidro jaiak maiatzaren 15ean hasiko dira aurten, eta asko kontatu nahi izan ez badute ere, jai-batzordeko lagunek detaile batzuk aurreratu dizkigute. Hala, gau berezia prestatuko dute barikurako, “kutsu tropikala” edukiko duena. Kontzertuak talde hauen eskutik izango dira: Zizka Mizka, Glaukoma, Skakeitan, Dj Makala, Fabe de Fuka txaranga, Frantzeska, Gatibu eta Dj Bull. Kale antzerkia ere berreskuratu dute. Herri bazkaria zapatutik domekara pasatu dute.