Partida Athletic eta Logroñes taldeetako jokalari oihek jokatuko dute apirilaren 6an, goizeko 12:30ean, Ibaiondo-Derio futbol-zelaian. Ikusleek elikagai ez galkor bat eraman beharko dute eta hori futbol-zelaiaren sarreran eman. Elikagaiok DEES elkarteari, herriko elikagaien bankua kudeatzen duenari, emango zaizkio. Besteak beste, jokalari hauek hartuko dute parte partidan: Imanol Etxebarria, Yeste, Armando, Joseba Etxeberria eta Javi Gonzalez, Athleticen aldetik; eta Carlos Herrero, Edu García, Ricardo Moreno eta Martín Vellisca, Logroñesen aldetik.