Untza Derioko mendi taldeak ibilaldi neurtua antolatu du maiatzaren 11rako. Ibilaldia 28. aldiz egingo dute aurten. Helduak goizeko 8etan aterako dira Herriko plazatik; eta umeak, goizeko 9etan. Izena ematea ere bertan egingo da.
Nagusientzako ibilbideak 15,5 kilometro edukiko ditu; eta umeentzako ibilbideak, zazpi kilometro. Ibilbideak pintura gorriaz eta zintez markatuko da. Parte-hartzaileek kontrol guztietatik pasatu beharko dute derrigorrean eta bigarrenean anoa-postu bat ipiniko da. Sariak arratsaldeko 5:30ean banatuko dira Udaletxeko plazan; euria egingo balu, kiroldegian. Informazio gehiago: www.untzamendi.biz.