IGO kanpaina, Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2014ko apirilaren 29a

Hango Udalak eta Arrekikili euskara elkarteak “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina jarri dute martxan, Topagunearekin batera. Kanpainak ekainaren 30era arte iraungo du, eta, besteak beste, helburu hauek ditu: irakurketa sustatzea eta euskararen erabilera gozagarria bultzatzea. Parte-hartzaileek euskarazko liburu bat hartu beharko dute liburutegitik, eta hori irakurri, noski. Liburua itzultzen dutenean, irakurle-fitxa bat eskatu beharko diote liburuzainari. Fitxa bete ostean, liburuzainak % 25eko deskontua duen txartel bat emango die. Deskontua Arinka Derioko liburu-dendan edo Elkar liburu-dendan erabili ahalko da, euskarazko beste liburu bat erosteko.