Doyaneko neska-mutilak, Euskadiko txapeldunak

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 12a, 15:06

Apirilaren 26an Taekwondo Euskadiko Txapelketa izan zen Getxon, borrokaldi kategorian. Txapelketan Doyan Derioko klubeko 27 kirolarik hartu zuten parte; 13 neskak eta 14 mutilek. Kirolariak kadete mailan aritu ziren eta gaur egun arte eduki dituzten emaitzarik onenak lortu zituzten bertan: bost urrezko domina, zazpi zilarrezko domina eta bederatzi brontzezko domina. Dominei esker, lehenengo postuan gelditu ziren taldeka eta, ondorioz, txapelketaren garaile izan ziren. Urrezko domina hauek eskuratu zuten: Izarbe Sanchez, Haizea Arranz; Maialen Llona, Urtzi Aurrekoetxea eta Jon Andoni Rodríguez; zilarrezko domina, Leire Iturbek, Onintze Carrascok, Violeta Pérezek, Ekaitz San Martínek, Lander Lópezek, Xabier Mateosek eta Jon Andoni Rodríguezek; eta brontzezko domina, Arama Tejedorrek, Janire Gutiérrezek, Tania Gilek, Amaia Ubedak, Patricia Rodríguezek, Imanol Currasek, Iraitz Aurrekoetxeak, Peio Sanabriak, David Labradorrek eta Manuel Roizek. Txapeldunek eta bigarren postuan gelditu diren kirolarietako batzuek Espainiako Txapelketan hartuko dute parte. Txapelketa maiatzaren 31n egingo da Castellonen. Asier Rodriguez Martinez klubeko maisua eta zuzendaria da, eta oso harro azaldu da neska-mutilek lortutako garaipenarekin. Era berean, kirolari bakoitzak adierazitako esfortzua, konstantzia eta ilusioa azpimarratu ditu. “Klub xume bat gara, herri txiki batekoa, baina gure gaitasunetan sinesten dugu eta horrek lagundu digu garaipena lortzen. Eta batez ere gure taldean sinesten dugu, hori osatzen duten kirolari bakoitzarengan, hazten elkarri laguntzen diotenak. Bestalde, Rosari, Gaizkari, Iñigori, Martini eta Anderri eman nahi dizkiet eskerrak, lorpen hau haien lanari esker ere eduki dugulako”.