Xake txapelketa

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 14a, 14:55

Derioko Xake Taldea “Isidro Deuna” XVI. Nazioarteko Xake Txapelketa antolatu du ekainaren 1erako. Txapelketa Kultur Birikan izango da 9:00etatik 14:00etara. Izen emateak 15 euro balio du parte-hartzaile arruntentzat; 12 euro, federatuta daudenentzat; eta doan izango da Elo fide > 2300 kategoriaren barruan daudenentzat. Dirua 2095/0126/20/9101074776 (KUTXABANK) kontu korrontean sartu behar da. Joko sistema suitzarra erabiliko da, 5/6 errondatara, eta 19 sari emango dira. Izena ematea http://derioxaketaldea.wordpress.com webgunean egin daiteke, edo derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita. Mezuan izen-abizenak, jatorria, kluba, adina eta elo (fide-feda-fva) adierazi behar dira.