Etorkinen oroimenezko eskultura, Derion

Aikor aldizkaria 2014ko mai. 22a, 10:27

Argazkia: DerioKomunikazioa

Lana Andres Montesanto italiar-argentinar artistak egin du eta Kultur Birikaren ondoan ipini da. Eskultura ekainaren 7an, 12:30ean, inauguratuko da, eta, azaldu digutenaren arabera, lan bik osatutako proiektu baten parte da. Horrela, bada, Malagan badago beste eskultura bat, Derion ipini denaren negatiboa dena. Bestalde, ekainaren 5etik 12ra bitartean Montesantok memoria historikoari eta giza eskubideei buruz egindako lanak ikusgai egongo dira Kultur Birikan. Malagan bizi den artistak, batez ere, Argentinako diktaduran zein Espainiako Gerra Zibilean desagertu zirenei lotutako lanak landu ditu.