Lainomendi dantza taldeak Derio dantzan liburua aurkeztuko du ekainaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan, Derioko Kultur Birikan.
Liburuaren egileak Atotz Goikoetxea, Alaitz Zabala eta Esther Aurrekoetxea Lainomendi dantza taldeko kideak dira. Testuak Atotz Goikoetxeak atondu ditu, eta informatzaileen hitzak Alaitz Zabalak eta Esther Aurrekoetxeak jaso dituzte. Irudiak eta azala ere Lainomendiko Oihane Goienetxek egin ditu.
Liburua Derioko udalaren diru-laguntzarekin argitaratu da.
Derio dantzan liburuan, Derioko historiaren azken bi mendeetan herrian egon diren dantza taldeen nondik norakoak kontatzen dira. Gerra zibilaren aurreko dantzarietatik hasi, eta Lainomendi dantza taldea sortu arteko ibilbidea egiten da testu eta argazkien bidez.