Derion izango da urriaren 11n eta bertan Euskal Herri osotik etorritako euskara elkarteek hartuko dute parte. Antolatzaileek azaldu diguten moduan, Topaeguna esperientziak trukatzeko eguna izango da, elkarren berri izateko eguna. Hala, umeei zein helduei zuzendutako ekitaldiak antolatuko dira, ondo pasatzeko eta egunaz gozatzeko. Egun horretarako egitaraua Tximintx Derioko euskara elkartea dabil osatzen, Txorierriko eta inguruko beste hainbat euskara elkarteren laguntzarekin. “Txorierriko euskaltzale guztiak gonbidatu nahi ditugu egun horretan parte hartzera. Gorde data, beraz”. “Egin daigun topa” esaldia hartu da ekintzaren lelotzat eta irailetik aurrera informazio gehiago jakinaraziko da egun horretan egongo diren ekintzei buruz. “Ein daigun topa euskaltzaleon alde, mugimenduaren alde eta auzolanaren alde”.