Derioko neba-arreben oroimenezko lasterketa irailaren 14an egin zen eta 330 parte-hartzaileren babesa jaso zuen. “Nahiz eta aurten jende gutxiago etorri oso pozik gaude. Etorri zirenek ilusioz parte hartu zutelako, gehien bat haurrek”, esan digute Gure Señeak elkartetik. Sei kilometro lasterketa 138 korrikalarik egin zuten eta irabazlea Asier Agirre izan zen (20 minutu eta 53 segundo). Txikien lasterketa Eder Manzanosek irabazi zuen. Bertan 90 ume aritu ziren.