Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak Bizikletaren Jaia antolatu du 12. aldiz Derion, urriaren 5erako. Jaia batez ere haurrei eta familiei dago zuzenduta. Parte-hartzaileek lau kilometroko ibilbidea egin ahal izango dute Bizkaiko Teknologia Parkeko inguruetatik. Gainera, txikienek gymkhana bat egiteko aukera izango dute. Irteera Derioko Seminarioko aurrean jarri dute antolatzaileek. Ekitaldia amaitzen denean, parte-hartzaileek opariak eta hornidura-poltsak jasoko dituzte, ekimenean parte hartzeagatik. Izen-emateak 10:00etan hasiko dira, eta martxa, 11:00etan.