Derioko Argazki Taldeak ikastaro bi, erakusketa bat eta hitzaldi bat antolatu ditu abendurako. Taldearen argazkiak abenduaren 18tik urtarrilaren 19ra arte egongo dira ikusgai Kultur Birikan. Abenduaren 5ean, 18:00etan, oinarrizko ikastaroa egingo dute argazki-kameraren erabilerari buruz eta argazkigintzaren oinarriei buruz. Bestalde, Andoni Lubaki fotokazetariak “Fotokazetaritza gatazka armatuetan” hitzaldia eskainiko du abenduaren 26an, 19:30ean, Kultur Birikan. Era berean, argazki-erreportajea egiten ikasteko tailerra emango du hurrengo egunean, abenduaren 27an. Tailerra Kultur Birikan izango da ere, 10:00etan hain zuzen ere. Tailer honetan zein abenduaren 5eko ikastaroan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da datfotoderio@gmail.com helbide elektronikara mezu bat bidalita.
Lubaki 2011. urtetik hona darama gatazkan dauden herrialde eta eremuetan argazkilari lanean, hala nola Argelian, Sirian eta Birmanian. New York Times, The Guardian edo Al Jazeera nazioarteko komunikabideetarako egiten du lan, baita Associated Press edota VICE News agentzietarako ere. Era berean, bere testuak zenbait argitalpenetan agertu dira, esate baterako, Gara egunkarian eta Argia aldizkarian. Besteak beste, Chris Hondros eta Pictures of the Year sariak eskuratu ditu.