Gure señeak Derioko elkarteak egutegi solidarioa kaleratu du 2015. urterako. Abenduaren 3an Ezinduen Nazioarteko Eguna izango da eta elkarteak egun horretan aurkeztuko du egutegia jendaurrean. Aurkezpena arratsaldeko 6etatik aurrera izango da Kultur Birikan eta ekitaldian Kepa Junkerak eta Ane Piratak (Pirritx eta Porrotx pailazoetako bat) hartuko dute parte.
Azken urte bietan Txorrierrin jaio diren ehun bat umeren argazkiak batu dituzte egutegian. Hori ekitaldian bertan ipiniko da salgai hiru euroren truke eta handik aurrera, besteak beste, La Caixaren Txorierriko bulegoetan eskuratu ahalko da. Biltzen den dirua gaixotasun arraroa duten umeen eta ezintasun berezia duten umeen bizi kalitatea hobetzeko erabiliko du Gure señeak elkarteak, baita beren familiei laguntzeko ere.