Gure señeak Derioko elkarteak 2015. urterako kaleratu dituen egutegi solidarioak leku hauetan ipini dira salgai: prentsa-kioskoetan, estankoetan, Adarve, Txapas, Irrintzi eta Bestorrene tabernetan, Uribe okindegian, Arinka liburu-dendan, Eguzkieder haurtzaindegian, Ipuinak jostailu-dendan, Zainduz hortz-klinikan eta Gurea Aretoan. Era berean, La Caixaren Txorierriko bulegoetan eta osasun-zentroetan ere eskuratu daitezke. Egutegi bakoitzak hiru euro balio du eta biltzen den dirua gaixotasun arraroa duten umeen eta ezintasun berezia duten umeen bizi kalitatea hobetzeko erabiliko du elkarteak, baita beren familiei laguntzeko ere. Egutegian, azken urte bietan Txorrierrin jaio diren ehun bat umeren argazkiak batu dituzte. Aurkezpen ekitaldia abenduaren 3an, Ezinduen Nazioarteko Egunean, egin zuten eta bertan Kepa Junkerak eta Ane Pirata pailazoak hartu zuten parte.