Antzerki eskolan izena emateko epea, martxoaren 16ra arte zabalik

Aikor aldizkaria 2015ko ots. 13a, 09:58

Txorierriko Euskara Elkarteek eta Mankomunitateak Txorierriko Antzerki Eskola ipini dute martxan. Antzerki eskola euskalduna da, 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta, eta ez dago bertan parte hartzeko adin-mugarik. Irakasle Josu Camara aktorea eta Kukubiltxo taldearen zuzendaria ibiliko da. Egitasmoak hainbat helburu ditu: antzeztu, ondo pasatu, euskaraz gozatu, lotsa galdu, sortu, adierazi, ikasi eta lagun berriak ezagutu, besteak beste. Azaldu diguten moduan, ordu biko saioa egingo da astean behin, Derioko Kultur Birikan. Eguna eta ordua parte-hartzaileen eta irakaslearen artean zehaztuko dira. Izena ematea otsailaren 16tik martxoaren 16ra arte egongo da zabalik eta interesa duena bere herriko euskara elkartearekin jarri ahal da harremanetan, txorierri.antzerkia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali, edo 688 69 36 55 telefono zenbakira deitu. Era berean, Facebooken bitartez ere egin daiteke izena ematea eta informazioa eskuratu: Txorierriko Antzerki Eskola.