Derio Xake taldeak “San Isidro” Nazioarteko Openaren XVII. edizioa antolatu du ekainaren 7rako. Txapelketa goizean, 9:00etatik 14:00etara bitartean, jokatuko da Kultur Birikan eta parte-hartzaileek 5/6 txandako Suitzako joko-sistema erabiliko dute. Sariak banatuko dira irabazleen artean. Esate baterako, txapeldunak 400 euro eta txapela jasoko ditu; bigarrenak, 250 euro; eta hirugarrenak, 200 euro. Parte hartu nahi dutenek Derio Xake taldeko webgunean dagoen izena emateko inprimakia bete behar dute eta kuota ordaindu. Kuota orokorra 15 eurokoa da; federatuek 12 euro ordaindu beharko dute; eta Elo fide > 2300 kategoriakoek ez dute kuotarik ordaindu behar izango. Izena ematea derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita ere egin daiteke. Parte-hartzaileek datu hauek eman behar dituzte: izena eta abizenak, herria, kluba, adina eta ELO. Informazio gehiago: derioxaketaldea.wordpress.com.
Bestalde, eta ohikoa den bezala, bigarren txanda bukatzen denean, antolatzaileek kopaua eskainiko diete jokalariei.