Koadrilen arteko areto-futbol txapelketa

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 27a, 09:26

Adarve Pozgarri Derioko taldeak lehenengo aldiz antolatu du koadrilen arteko areto-futbol txapelketa. Txapelketa ekainaren 5etik 7ra bitartean izango da. Gizonezkoen taldeei zuzendutako ekintza da, baina emakumezko taldeek ere parte hartu nahiko balute eta Pozgarri taldeak eskaera nahiko jasoko balu, emakumezkoen txapelketa ere antolatuko litzateke. Txapelketan gehienez 12 talde arituko dira eta bakoitzak 50 euro ordaindu beharko du inskripzio moduan. Batutako dirua irabazleen artean banatuko da: 300 euro, irabazleentzat; 200 euro, bigarren lotzen direnentzat; eta 100 euro, hirugarren lotzen direnentzat. Txapelketa Derioko kiroldegian jokatuko da eta kanpoaldean txosna bat jarriko dute partidak girotzeko helburuarekin. “Dirua tartean egon arren, Pozgarri taldeak ez du sosik irabaziko, ezta nahi ere. Izan ere, kirola bultzatu nahi dugu; Derioko lagunak hurbil daitezela, partidatxo bat joka dezatela, eta gero hirugarren zatia egin dezagula txosnan”, esan digu Unai Ezkurra Pozgarri taldeko presidenteak.