Derio taldea, neska futbolari gazteen bila

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 9a, 13:52

C.D. Derio taldea 13 urtetik 15 urtera bitarteko nesken bila dabil datorren denboraldirako, kadete mailako taldea osatzeko. Aurten neskek osatutako talde bi izan dituzte, senior eta gazte kategorietan. Lehenengo taldeak denboraldi aparta egin du eta Bizkaiko Kopa irabazi du. Hala ere, datorren urtean gazte taldea desagertu egingo da, jokalari batzuk senior taldera igoko direlako, eta besteak gazteegiak direlako gazte mailan jokatzeko. Talde gaztearen ordez, kadete mailako talde bat sortu nahi dute. Derio taldean batez ere neska txorierritarrek jokatzen dute, eta klubek neska guztiek Txorierrin bertan jokatu ahal izatea du helburu. Interesa duzuenok, telefono honetara deitu behar duzue: Julen (608 68 58 08).