Gure Señeak elkarteak Kepa eta Arene Derioko neba-arreben oroimenezko lasterketa antolatu du bosgarren aldiz. Lasterketa irailaren 13an izango da eta herri-ikastetxetik irtengo da 10:30ean. Guztira, hamaika kategoria izango dira: umeak, kirol egokitua, promesak eta beteranoak, besteak beste. Izena emateko, 94 454 01 59 telefono zenbakira (kiroldegia) deitu daiteke, edo gure_seneak@yahoo.es helbide elektronikora mezu bat idatzi. Izena ematea doakoa da, baina donazioak egin ahal izango dira irteeran ipiniko den mahaian. “Parte-hartzaileen kopurua iaz jaitsi zen arren, normalean jendetza handia batzen da lasterketan. Orain dela bi urte, esate baterako, 500 korrikalari izan genituen. Aurten ere, lasterketa arrakastatsua eta jendetsua izatea espero dugu”, esan digute antolatzaileek.