Derioko neba-arreben oroimenezko lasterketa Gure Señeak elkarteak antolatzen du eta aurten bosgarren aldiz egin da irailaren 13an. Lasterketan 310 korrikari baino gehiagok hartu zuten parte 11 kategoriatan banatuta: umeak, kimuak, promesak, beteranoak eta egokitutako kirola, tartean. Lasterketa hitzordu garrantzitsua bihurtu da eta elkartetik adierazi digute haientzat oso hunkigarria dela lasterketa bera, eta haren inguruan hainbeste jende batzea. Izan ere, ekitaldian Kepa eta Arene neba-arrebak gogora ekartzen dituzte, eta era berean, herritarrak gaixotasun arraroa edo ezintasun berezia duten umeen eta haien familien, egoerarekiko sentikor bihurtu nahi dituzte. Aurtengo lasterketaren bideoa YouTuben dago ikusgai: GureSeñeak_2015 - V Memorial Kepa eta Arene.