Danerik Paraje! Derioko Zerbitzu eta Merkataritzako Elkarte Profesionalak outlet-a antolatu du urriaren 2 eta 3rako. Dendariek Sollube kalean ipiniko dituzte saltokiak, eta hara udako denboraldiko salgaiak edo stockeko gauzak eramango dira. Aukera ona izango da dendariek eskaintzen dizkiguten beherapenez eta eskaintzez baliatzeko. “Egia esan, jendea hurbiltzen da outlet-era, eta esperientzia ona izaten da urterik urte. Gainera, barikuan eta zapatuan antolatzeak aukera handiagoa ekartzen digu guri zein bezeroei” esan digute elkartetik.