Bizikletaren jaia, neuroblastoma duten umeen alde

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 2a, 11:02

Euskadi Fundazioak Bizikletaren jaia antolatu du domekarako. Jaia 13. aldiz egingo dute aurten eta, aurreko edizioetan bezala, hitzordua Derioko Seminarioan ipini dute. Izena ematea goizeko 10etan zabalduko da eta martxari 11:00etan emango diote hasiera. Izena emateak euro bat balioko du, eta batzen den dirua neuroblastoma duten umeen elkarteari emango diote. Neuroblastoma minbizi mota bat da, umeengan ematen dena eta nerbio-ehunean sortzen dena. Bestalde, Rakel Mateo Mungiako atletari omenaldia egingo diote, bere hobetzeko grina jendaurrean aintzat hartzeko asmoz. Txirrindulari profesional batzuek ere hartuko dute parte ekitaldian. Parte-hartzaileek lau kilometroko ibilbidea egingo dute eta hori amaitzen denean, ginkana bat eta jolasak egongo dira.