“Derioztarrak bost kontinenteetan” hitzaldi-sorta

Aikor aldizkaria 2015eko urriaren 13a

Tximintx Derioko euskara elkarteak “Derioztarrak bost kontinenteetan” hitzaldi sorta antolatu du gaurtik urriaren 23ra arte. Orotara bost hitzaldi emango dira eta lehena gaur arratsaldean izango da. Hauek dira hitzorduak: - Urriak 13, martitzena, 19:00etan, Kultur Birikan: “Madagaskar”, Ane Leniz eta Aner Mentxakaren eskutik. - Urriak 15, eguena, 19:00etan, Aldekone tabernan: “Sardinia”, Jose Angel Aurrekoetxea “Jatorra”ren eskutik. - Urriak 19, astelehena, 19:00etan, Bizkargi tabernan: “Kubari itzulia”, Jon Agirre, Mari Carmen Alvarez, Jose Angel Mentxaka eta Mari Carmen Pichelen eskutik. - Urriak 21, eguaztena, 10:30ean, Txepetxa euskaltegian: “Australia”, Oier Mansoren eskutik. - Urriak 23, barikua, 19:00etan, Trippy tabernan: “Daltonarrak Argentinan”, Aratz Astobietaren eskutik.