Mintegia Derioko Argazki Taldeak (DAT) antolatu du eta bere kideetariko batek, Tania Viadasek, zuzenduko du. Bertan, argazkigintzari lotuta dagoen gizarte sare honen arlo guztiak aztertuko dira, hala nola erabilera, konfigurazioa, gaiak eta erabilgarritasunak. Seminarioa azaroaren 16an, 19:30ean, egingo dute Kultur Birikan, eta sarrera doakoa izango da. Interesatuak lekua bete arte sartu ahal izango dira aretoan.