Hala du izena Derioko Argazki Taldeak (DAT) abenduaren 15etik urtarrilaren 15era bitartean Kultur Birikan ikusgai ipiniko duen argazki erakusketak. Azaldu diguten bezala, erakusketa 40 argazki inguruk osatuko dute eta bertan 15 egilek hartuko dute parte. Abenduaren 14an, 19:30ean, erakusketa aurkeztuko da jendaurrean. Egileek argazkiei buruzko azalpenak eman eta azaldutakoen galderak erantzungo dituzte. Sarrera librea izango da, lekua bete arte.
Erakusketak Derioko bizitza eta giroa islatzea du helburu. Adibidez, lerro hauekin batera ipini dugun argazkia Photoliditzek egin du eta, bere esanetan, “merkataritzak eta ostalaritzak giroa ematen diote herriari. Haiek barik, leku triste eta aspergarria da, lo-hiria moduan ezagutzen duguna. Merkataritza-gune batera erosketak egitera joateko autoa hartu baino lehen, pentsatu zer nolako herria nahi duzun. Herriaren giroa guztion eguneroko eginkizuna da”.
Informazio gehiago: www.datfotoderio.com