Konpromisoak hartu dituzte Derioko 21 eragilek hurrengo 364 egunetarako

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 4a, 09:45

Testua: Tximintx; argazkia: Aner Mentxaka

Atzo ospatu egin zen Derion Euskararen Eguna, Tximintx euskara elkarteak eta Derioko Udalak antolatuta. Ekitaldi nagusia arratsaldeko 7etan izan zen Kultur Birikan. Ekitaldi horretan Derioko 21 eragilek euskararen inguruko konpromisoak hartu zituzten hurrengo urterako eta zuhaitz batetik eskegi egin zituzten. Eragileak hauek izan ziren: Sutondoan, Lainomendi, Txoriberri, Iparralde, Piperdun, Miragarri, Arteaga F.T., Derioko saskibaloi taldea, Adarve-Pozgarri F.T., Berbalagunak, Gure Señeak, Guraso elkartea, Txepetxa AEK, Ludoteka, Santzoka, Jai Batzordea, Jaja Troupe, Untza mendi taldea, DerioKOmunikazioa, udaleko zinegotziak eta Tximintx. Horren ostean, eragile guztiek kandelaz osatutako “Euskarak 365 egun Derion” esaldia piztu zuten, bakoitzak letra bat piztuz. Amaitzeko, Derioko alkateak, Esther Apraizek, Udaleko taldeek adostutako manifestua irakurri zuen eta Tximintxeko Eider Palmouk ere irakurri zuen Erabizi izeneko testua.