Katalan-komunitateak <i>Festa de Nadal</i> ospatu du Derion

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 18a, 09:53
El Casal Bilbao elkarte berria da eta Bizkaian bizi diren katalanek eta haien familiek osatzen dute. Elkarteak Kataluniako ohiturak eta kultura mantendu eta sustatzea du helburu, eta horretarako hainbat ekitaldi antolatzen dute urtean zehar. Azkena Derion egin zuten abenduaren 12an. Derioko frontoian 60 lagun inguru batu ziren Festa de Nadal ospatzeko. Askari handia antolatu zuten eta txotxongilo-ikuskizuna ere egon zen. Horrezaz gainera, Tió ohitura egin zuten. Tió txerri itxura duen enborra da. Umeek jaten ematen diote eta beteta dagoenean, makil batez jotzen dute buruan, barruan dituen opariak ipurditik bota ditzan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).