DAT-en argazkiak, Donostian ikusgai

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 22a, 09:52
Donostia Europako Kultur Hiriburua izango da 2016an eta urte osoan zehar ekitaldi sorta zabala egingo da bertan, argazki erakusketa bat horien artean. Erakusketa Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak antolatu du, eta Euskal Herriko eta Errioxako argazki taldeak gonbidatu ditu han parte hartzera. Derioko Argazki Taldea (DAT) gonbidapena jaso duten elkarteetako bat izan da. Talde horren kideek argazki bana emango diote Gipuzkoako elkarteari, Donostian ikusgai ipin ditzaten. Argazkiok 1m x 1mkoak izango dira. DATeko kideek urtarrilaren 25ean, astelehenean, aurkeztuko dituzte jendaurrean Donostiako erakusketan parte hartzeko aukeratu dituzten argazkiak. Ekitaldia 19:30ean izango da Kultur Birikan. Informazio gehiago: datfotoderio.com/ facebook.com/datfotoderio

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).