Encomediados, umorezko bakarrizketen zirkuitua bariku honetan, urtarrilaren 15ean, ailegatuko da Deriora. Saioa hango Gurea Aretoan izango da iluntzeko 8:30ean eta hiru euro balioko du. Eszenatokira Juan Muñoz, Cruz y Raya taldekoa, eta Jose Andrés umoristak igoko dira.