Dantzan eraiki / Construir Ballant jaia egingo dute zapatuan, Derion

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 17a, 10:50

Casal Bilbaok elkarteak antolatu du Lainomendi dantza taldearen laguntzarekin, eta egun osoko jaia izango da. Casal Bilbao katalanen elkargunea da eta aurretik ere ekintzak egin dituzte Derion, hala nola Festa de Nadal Gabonetan. Zapatuan, otsailaren 20an, Castell tailerra eta trikipoteoa egongo dira goizean. Herri bazkaria ere egingo da eta haren ostean, Castellers-ak ikusteko aukera egongo da Derioko kiroldegi alboko kantxetan. Lleidako Unibertsitateko Marrocos taldeak castell-ak egiteko ardura edukiko du eta horretarako, ikusleen laguntza beharko dute. Lainomendi dantza taldeak ere hartuko du parte ikuskizunean, castell-ak eta euskal dantzak tartekatuko dira-eta. Dj Loner-rek amaiera emango dio egunari. Herri bazkaria 15 euro balio du eta txartelak erosteko, info@casalbilbao.cat helbide elektronikora idatzi daiteke, edo whatsapp-a bidali 679 69 08 40 telefonora. Lainomendi dantza taldearen entsegu egunean, barikuan, ere hartu daitezke Kultur Birikan, 18:00etik 21:00etara.