Argazki Rallya, Derion

Aikor aldizkaria 2016ko api. 22a, 13:02

Derioko Argazki Taldeak antolatu du apirilaren 30erako, eta argazkilaritza gustuko duen pertsona orok hartu ahal izango du parte bertan. Kultur Birikatik 10:00etatik 10:30era bitartean irtengo dira. Bertan eman behar da izena eta emango dira lehiaketaren zehetasunak. Argazki-bildumarik onenak diploma bat eta 200 euro jasoko ditu saritzat; eta argazkitik onenak, diploma bat eta 100 euro; eta Derioko lehen sailkatuak, diploma bat eta 100 euro. Sariak maiatzaren 21ean, 12:30ean, banatuko dira Kultur Birikan, eta Rallyra aurkeztutako argazki guztiak proiektatuko dira ekitaldi horretan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).