Imanol Uriak irabazi du Derion Udabarriko Faseko bosgarren kanporaketa

Aikor aldizkaria 2016ko mai. 2a, 10:53

Kanporaketa joan den zapatuan izan zen Derioko Gurea Aretoan. Saioan bertsolari hauek hartu zuten parte: Aissa Intxausti Aburruza (Lea-Artibai); Beñat Vidal Gurrutxaga (Uribe Kosta); Imanol Uria Albizuri (Uribe Kosta); Ion Barrocal Besga (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea); Itxaso Paia Ruiz (Uribe Kosta); Koldo Gezuraga Seijido (Busturialdea); Mikel Goiriena Larrazanal (Uribe Butroe); eta Xabier Irakulis Agirre (Durangaldea). Saioa Imanol Uriak irabazi zuen, 189 puntu lortu zituela. Gurea Aretoa bete egin zen eta giro ona nagusi izan zen saio osoan zehar. Asteburu honetan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen kanporaketa bi jokatuko dira. Maiatzaren 7an, Gueñesen, Sodupeko kultur etxean, 17:30ean; eta maiatzaren 8an, Orozkon, Donibane aretoan, 17:30ean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).