40 eta 80 urteko emakume biren gorpuak euren Derioko etxebizitzan topatu dituzte. Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, auzotar batek horren berri eman die larrialdietako zerbitzuei, egun batzuetan zehar bi emakumeen berri ez zeukalako. Gorpuek ez zeukaten biolentzia arrastorik eta autopsia egin arte ezin izango dira kausak azaldu.