Ohar zerbitzua, derioztarrentzat

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 16a, 13:13

Derio Zabaltzen App-a erabiltzen dutenek mobilerako ohar zerbitzu berria eta dohakoa estreinatu dute irailaren 6an. Zerbitzu sistema honen helburua herritarrei arreta zerbitzu hobea eskaintzea da. Horrela, Derioko biztanleek udal informazioa jaso dezakete, inolako kudeaketa gehigarririk egin gabe. Oharrak era askotakoak izan daitezke: kirol gertaerak, kultura, ikastaroak, agenda… Derio Zabaltzen App-a 2015ean jaio zen. Bertan, udaleko webgunean ageri diren albisteak, Kalezaindu erreminta eta irailetik aurrera ohar zerbitzua kontsultatu daitezke. Kalezainduri dagokionez, erabiltzaileek herrian zehar topa daitezken matxurak edo kalteak Udalari komunikatu diezaiekete, eta geolokalizazioaren bidez tokia zehazten da. Abisua jasotakoan, Udalak intzidentziaren jarraipena monitorizatuko du webgunearen bidez.