San Migel jaiak, ate joka

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 21a, 12:39

Irailaren 23tik urriaren 2ra bitartean Derioko San Migel jaiak ospatuko dira. 23ko 19:00etan txosnak irekiko dira eta txupina 21:00etan izango da. Aurten ere, jaietako programazioa ekitaldiz beteta dator.

Egunez, aipatzekoak dira hilaren 24an Derio Bizkaiko Batzar Nagusietan sartu zeneko 328. urteurrenaren ospakizuna (Uribe parkean) eta ‘Arratsalde Brasildarra’; hilaren 25ean, 12:30ean Lainomendi taldeak dantzaldia eskainiko du; 30ean Xaiborrek haurrentzako animazioa egingo du 18:00etan, eta 20:00etan sagardo erarako txorizoaren dastaketa izango da; 1ean, 10:30ean, Julio Garitano Futbito Txapelketa eta 14:00etan indaba bazkari herrikoia, besteak beste. Gauez, La Noche del Fluor, Lisker, Trío Galea, Akerbeltz eta Vulkano taldeen kontzertuak izango dira.