Magoak, hippyak eta ikuskizunak, Derion

Aikor aldizkaria 2016ko ira. 30a, 12:07

Urriaren 7, 8 eta 9an Magia Jaialdia eta Hippy azoka egingo dira Derioko Sollube eta Euskal Herria kaleetan eta Herriko Plazan.

Gainera, magoen kalejira izango da tabernaz taberna, hiru egunetan zehar. Hilaren 8an hainbat ekitaldi egingo dira herriko zenbait tokitan: 13:30ean Elvi eta Raul Camaguey magoak izango dira Besaiden plazan eta Goiko kalean. 18:30ean, Raul Camagueyk showa eskainiko du Gaztelumendi plazan. Ordu berean Elvi Erdiko kalean arituko da. Gainera, 19:00etan Pintxopotea antolatuko da herriko zenbait tabernatan. Hilaren 9an, igandea, 13:00etan Asier magoak ikuskizuna eskainiko du Beheko kalean, 13:30ean, Imanol magoa San Isidro elizako plazan arituko da eta 14:00etan Raul Camaguey Urkiola kalean izango da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).