55 litro metro karratuko euriteak, Derion

Aikor aldizkaria 2017ko urt. 17a, 12:13

Urtarrilaren hasieran, 0 gradu azpiko tenperaturako astea igaro ostean, hotzak euriari bidea eman zion, eta ezohiko euria izan genuen Txorierrin. Euskalmet agentziaren arabera, urtarrilaren 10ean Bilbo, Igorre, Derio eta Arboleda izan dira Bizkaian euri gehien jasan dituzten udalerriak.

Urtarrilaren 11ko gauetik urtarrilaren 12ko arratsaldera bitartean, 60 litro ur erregistratu ziren orduko, metro karratuan. Igorren, ordu horretarako, 50 litro erregistratu ziren, eta Derion, 55. Loiuko aireportuan, Deriotik gertu egon arren, 31 litro jaso ziren.

Euskalmeten arabera, 15 litro metro karratutik gorako zaparradak “gogorrak” izan ohi dira. Hori omen da euren erreferentzia nagusia. Oraingo honetan, euskal agentziak adierazi du zaparrada gogorra baino “oparoa” izan dela, euria erruz egin duela.