Eguerdi aldera, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak prestatu ziren eta Xaiborren animazioa izan zen. “Egun zoragarria izan genuen eta ekitaldiak harrera izugarria izan du: jendez bete genuen Derio”, adierazi dute Gure Señeak elkartekoek. Ekitaldia Gaixotasun Arraroen astean ospatu zen. Bihar, hilak 28, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna izango da.