2017/04/09 12:30
Balio Magikoak ikuskizunean, Oliver Magoa eta Evak, eta ume laguntzaileekin atsegin emango digute magiaz betetako ikuskizun honekin: Bizitza berreskuratzen duten objektuak eta marrazkiak, ikusleengandik ateratako magia, errezeta magiko sinesgaitzak eta efektu berezi txundigarriak. Hau guztia umore, emozio, erritmo handi eta antzerki-izaeraz beteta.
Errespetua, maitasuna, elkartasuna, ilusioa... baloreak landuko dira.
Adina: + 4 urte.