Uribe Gastrofest 2017, Derion

Aikor aldizkaria 2017ko api. 4a, 13:01

Apirilaren 9an, Uribe Gastrofest izeneko asteburu gastronomikoa prestatuko da Derion, Jata Ondo eta Eskualdeko Garapen Lokaleko elkarteen eskutik. Ekitaldi honen lehen edizioa izango da, eta txiki zein helduei zuzenduriko ekitaldiak egongo dira eguerdira arte, herriko frontoian eta guztiz doan.

Hiru zonalde egongo dira ekitaldian: lehenak, haurrei zuzendurikoak, puzgarriak eta jokoak izango ditu; bigarrena dastaketa eta produktuen salmentari zuzenduko da; hirugarrena, tailerrak, erakusketak eta hitzaldiak egiteko prestatuko da. Txokolate, fruta eta barazkien inguruko tailerrak 10:00etan hasiko dira eta izena ematea beharrezkoa izango da. Horiez gain, taloak txorizoarekin egiteko tailerrak ere antolatuko dira.

Helduek hainbat ekitaldi izango dituzte: produktoreek, sukaldariek eta sommelierrek zenbait ekintza prestatuko dituzte, bertara hurbiltzen direnei Uribeko produktuak ezagutu ditzaten. Produktu guztien artean hazien eta garagardoen inguruan hitzaldiak eskainiko dira eta Uribeko txakolinak aurkeztuko dira, edari honekin egindako plater bat prestatuz. Gainera, bestelako produktuen dastaketa eta salmenta egingo da: gaztak, marmeladak, antxoa-gildak...

Lehen edizio honen ostean, antolatzaileek espero dute ekitaldi hau Barrika, Plentzia, Erandio, laukiz, Mungia, Lezama eta Larrabetzutik igarotzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).