Derioko Argazki Rallyak 400 euro banatuko ditu saritan

Aikor aldizkaria 2017ko api. 27a, 11:08

Derioko Argazki Taldeak eta Derioko Udalak Argazki Rallya antolatu dute maiatzaren 6rako. Rallyak 13. edizioa beteko du aurten eta 400 euro banatuko ditu saritan. Lehenengo saria argazki bildumarik onenarentzat izango da eta irabazleak diploma bat eta 200 euro jasoko ditu saritzat. Bigarren saria argazkirik onenarentzat izango da eta irabazleak diploma bar eta 100 euro jasoko ditu. Eta hirugarren saria Derioko lehen sailkatuarentzat izango da. Horri ere diploma bat eta 100 euro emango dizkiote saritzat. Dirua Danerik Paraje elkartearen barruan dauden dendetan gastatu beharko du.

Parte-hartzaileak 10:00-10:30ak bitartean irtengo dira Derioko Kultur Birikan, eta han jakinaraziko zaie zeintzuk izango diren Rallyaren gaiak. Era berean, izena ematea egin beharko dute irteeran eta probaren xehetasunak jasoko dituzte. Nolanahi ere, arauak www.datfotoderio.com webgunean kontsultatu daitezke.

Sariak maiatzaren 27an 12:30ean banatuko dira Kultur Birikan. Ekitaldian lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak ipiniko dira ikusgai eta opariak banatuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).