Ekainaren 3an, Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunen topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana dabiltza prestatzen: hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria…
Aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Taberna Ibiltariaren eskutik, euskarazko oso kanta ezagunak abestuko dira, betikoak, ziur asko gehienek jakingo dituztenak. Kantutegia www.mintzalaguna.eus atarian jarri da eskura, Mintza Egunera datozen lagunek kantutegia bertatik jaitsi eta ekainaren 3an taldean abesteko kantu gustukoena aukeratu dezaten. Bestetik, umeentzako puzgarriak ere egongo dira.
Egitaraua
11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa
12:00 Bi proposamen, aukeran:
- “XX.mendeko historia Bilboko hilerria ezagutuz” bisita gidatua, Jose Angel Mentxakarekin
- Bertso triki- dantza poteoa Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin eta “Bertoko” taldeko trikitilariekin.
13:30 Kalejira animatua. Bertsoak, trikitixa eta dantzak.
15:00 Bazkaria Baserri Antzokian.
16:30 Esker emate ekitaldia
17:00 Taberna Ibiltaria eta umeentzako puzgarriak.
Bazkarirako lau menu
Gustuak eta adina kontuan harturik, lau menu jarriko dira aukeran.
“A” MENUA: Marmitakoa +Solomoa plantxan patatekin.
“B”MENUA: Entsalada +Pasta barazki eta perretxikoekin.
“Z” ZELIAKO: Entsalada+Solomoa plantxan patatekin.
“H” HAURRA: Makarroiak + Solomoa plantxan patatekin + POSTREA (helduenetik ezberdina)
MENU GUZTIETAN: Oiz ardoa, gaseosa, ura, ogia (gluten gabea) gazta tarta eta kafea.
Izen ematea maiatzaren 29a baino lehen
Mintza egunera etorri nahi izanez gero, maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena www.mintzalaguna.eus atarian edo, bestela, tokiko mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileen bidez. Txartel mota bi daude eskuragarri:
- Bazkaria eta hamaiketakoa: 17€ (haurrek 10€)
- Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa: 24€
Euskal Herrian 6.000 mintzalagunetik gora daude eta 1.200 taldetan elkartzen dira astero. Txorierrin, 130 berbalagun inguru daude eta horiek TOTOAN Federazioak koordinatzen ditu.