XIX. Xake Opena ekainaren 3an izango da Derion

Aikor aldizkaria 2017ko mai. 23a, 09:05
a: Derio Xake Taldea

“Isidro Deuna” Nazioarteko Xake Opena Derio Xake Taldeak antolatu du ekainaren 3rako. Txapelketa 9:30etik 14:00etara izango da Kultur Birikan. 

Openaren joko-sistema suitzarra da eta zazpi txandatan jolastuko da. Betiko moduan, bigarren txanda bukatzen denean, kopaua eskainiko zaie parte-hartzaileei. Orotara, 27 sari banatuko dira eta irabazleak 400 euro eta txapela jasoko ditu. Izena ematea www.derioxaketaldea.wordpress.com webgunearen bidez egin daiteke; derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita; edo 688688183 telefono zenbakira whatsapp bat bidalita. Datu hauek zehaztu beharko dira: izen-abizenak, herria, kluba, adina eta elo (fide-feda-fva). Izena emateak 10 euro balio du eta doan izango da Elo fide > 2300 kategoriakoentzat. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).