Openaren joko-sistema suitzarra da eta zazpi txandatan jolastuko da. Betiko moduan, bigarren txanda bukatzen denean, kopaua eskainiko zaie parte-hartzaileei. Orotara, 27 sari banatuko dira eta irabazleak 400 euro eta txapela jasoko ditu. Izena ematea www.derioxaketaldea.wordpress.com webgunearen bidez egin daiteke; derioxaketaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita; edo 688688183 telefono zenbakira whatsapp bat bidalita. Datu hauek zehaztu beharko dira: izen-abizenak, herria, kluba, adina eta elo (fide-feda-fva). Izena emateak 10 euro balio du eta doan izango da Elo fide > 2300 kategoriakoentzat.