Banakako lanari dagokionez, hauek izan ziren emaitzak: urrezko domina Violeta Perez Manzanok, Jon Andoni Rodriguez Partek, Daniel Jimenez Martinek eta Peio Sanabria Etxebarriak lortu zuten; zilarrezko domina, Ainhize Elorduy Terradosek, Izarbe Sanchez Martinek, Iñigo Arruebarrena Gutierrezek, Xabier Mediavilla Lopezek eta Ekaitz Gorrotxategi Lopezek; eta brontzezko domina, Arama Tejedor Elorrietak, Imanol Curras Martinezek eta Josu Basarrate Urrutiak. “Zorionak horiei guztiei”, esan digute Doyan klubetik. “Baita txapelketan egon ezin izan zirenei ere. Izan ere, urte osoan zehar hobetzen lagundu egin diete beren kideei. Era berean, ezin dugu maisuen eta coach-aren lana ahaztu”.
Datorren ekainaren 3an Espainiako txapelketa izango da Benidormean eta Doyaneko txapeldunak hor izango dira.