II. Txakur Jaia

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 7a, 10:28

Txakur Lagunak Derioko elkarteak antolatu du domekarako, ekainaren 11rako. Ekintzak Uribe parkean izango dira. 

Goizeko 10etan hasiera emango zaie umeentzako tailerrei. Besteak beste, hiru dimentsioko eskulanak eta marrazki lehiaketa egingo dira. Txakur lehiaketa 11:00etan izango da eta 13:30ean Disc Dog erakustaldia egongo da, Cuatro Patas elkartearen eskutik. Ordu bietan sariak banatuko dituzte eta zozketa egingo dute.

ASAAM Bizkaia, AYRA eta Galgo Leku elkarteak ere jaialdian izango dira eta informazioa zabalduko dute txakurrak babesteari eta hartzeari buruz. Bestetik, txakurrak babesteko elkarteei emateko materiala ere jasoko da, hala nola mantak, uhalak, pentsua eta askak.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).