Mintza Eguna 2017

Mintza Eguneko argazki gehiago

Aikor aldizkaria 2017ko ekainaren 8a

Mintzalagun, solaslagun, mintzakide zein berbalagun izenpean, ekainaren 3an Euskal Herri osotik etorritako lagunak batu ziren Derion, euren jai handia, Mintza Eguna, ospatzeko. Egitarau oparoa antolatu zen egun osorako, hala nola bisita gidatua Bilboko hilerritik, bertso-triki-dantza-poteoa, herri bazkaria eta kantaldia.