Derioren bigarren garaipena jarraian

Derio emakumezkoen taldeak 2-3 irabazi dio asteburu honetan Añorga B talde gipuzkoarrari, Euskal Ligako 3. jardunaldian. Garaipen horri esker, txorierritarrak laugarren postuan dabiltza sailkapenean.