Bizipozaren jaiaren bideoa ikusgai

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 2a, 12:27

Bideoa Bizipoza elkartearen YouTubeko kanalean eta Facebooken ikus daiteke. Gainera, hura partekatu eta atsegin dutenen artean zozketa bat egingo dute. Saria lagun birentzako da eta hau izango da: Hotel Seminarioan gaua ematea eta gosaria. Sari bi emango dituzte. Zozketa urriaren 9an egingo dute.

Bestalde, Leire Elizegi Bizipoza elkartearen kideak, Luisma Landaluze Gure Señeak Derioko elkartekoak eta Esther Apraiz Derioko alkateak balorazioa egin dute irailaren 17an Derion egindako Bizipozaren jaiari buruz. Hirurok oso pozik azaldu dira bai jaiarekin, bai herritarren erantzunarekin, eta batez ere boluntarioaren lana azpimarratu egin dute. Era berean, adierazi dute auzolana ezinbestekoa izan dela jaia aurrera atera ahal izateko. Aurten Bizipozaren jaia Derion egin izanak egitasmoa Bizkaian ezagutzera ematea eduki du helburu, eta pauso bat izan da etorkizunean ere festa gure lurraldera ekartzeko eta berton lan egiteko.